247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa, Basaburuko udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2021eko urriaren 7an, hasiera batez onetsi zuen udal eraikinetako gelen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2114879