247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, Lesakako Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintzaren onespena argitaratu zen. Han, honako ezaugarriak zituen lanpostua sartu zen:

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (basozaina). Maila: D. Sarbidea: lekualdatze lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honen oinarriak onestea: zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostua lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2. Agindua ematea deialdia argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan.

Lesakan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN (BASOZAINA) LANPOSTU HUTS BAT (1) LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO, LESAKAKO UDALAREN ZERBITZUAN JARDUTEKO

Alkatetzaren irailaren 22ko 467/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi bat eta haren oinarriak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko Lesakako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostua.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta jarraian ematen diren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

Oinarriak

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzea. Honako arau hauei jarraikiko zaie deialdia gauzatzean: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuari (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua); eta deialdiaren oinarriei.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Lesakako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) D maila edo taldekoa izatea.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Lesakako Udalaren Erregistroan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari (I. eranskina), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, behar bezala konpultsaturik.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, Lesakako Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Egun horretatik aurrera, baztertutako izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, eskabidea aurkeztuz Udalaren edozein erregistrotan.

Ezarritako epean ez bada eskabiderik aurkezten, Lesakako alkateak ebazpena emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Lesakako alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Behin betiko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera hasiko dira epeak zenbatzen, bidezko diren errekurtsoak aurkezteko.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.–Kalifikazio epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Ladis Satrustegui Alzugaray, Lesakako Udaleko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: Mattin Etxabide Gartzia, Lesakako Udaleko alkateordea.

–Epaimahaikidea: Mikel Ortiz de Urbina Olaetxea, Lesakako Udaleko funtzionarioa eta bertako ordezkari sindikala.

Ordezko epaimahaikidea: Iñigo Urdangarín Zurutuza, Lesakako Udaleko kontu-hartzailea.

–Epaimahaikide-idazkaria: María José Larráyoz Ariztegui, Lesakako Udaleko idazkaria.

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Mikel Belarra Telletxea, Berako Udaleko idazkaria.

5.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean eratu beharko da epaimahaia.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.4. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruzko arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimenduen balorazioa.

Lehiaketa honetan, epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Lehiaketaren elementu guztien kalifikazioa burutu ondoan, epaimahaiak alkateari izangaien zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren araberako ordenan, bakoitzak lehiaketaldiaren apartatuetan guztira lortutako puntuazioa adierazirik. Igorri aurretik, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren web-orrian (www.lesaka.eus), eta bost egun naturaleko epea irekiko du, web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai guztiek beren eskubidearen arabera komeni zaiena erreklama dezaten balorazio horri buruz.

7.–Lanpostu hutsak hautatzea.

Erreklamazioak ebatzi, eta kalifikazio epaimahaiak alkateari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, espediente osoarekin batera. Alkateak lanpostuaren esleipena eginen du interesdunen eskaeren arabera, lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz. Interesdunek eskaera eginen dute alkatearen aurrean agerraldi pertsonala eginez, Udalaren web-orrian argitaratuko den zitazio baten bidez alkateak berak ezarritako egunean, orduan eta lekuan. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako egunean eskaera egiten ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xede den lanpostua betetzeko. Lanpostu hutsa esleitu ondoren, alkateak lanpostuari dagokion izendapena eginen du, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

Alkateak, ebazpen bidez, lehiaketan puntuazio altuena lortu duen lehiatzaileari esleituko dio dagokion lanpostua, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Esleipenaren ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du esleitutako lanpostuaz lehiatzaileak, non eta beste data zehatz bat ezartzen ez den ebazpen horretan, jabetza hartzeko.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Jarritako errekurtso guztiak eta horien ebazpena argitaratuko dira Udalaren webgunean, interesdunei jakinarazteko, hautapen-prozesu honen barnean.

I. ERANSKINA

Inskripzio-inprimakia (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) apartatua. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2.–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.–Gehienez ere 30 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

b) apartatua. Prestakuntza.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1.–Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak sartuko dira.

5.–Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira apartatu honetan baloratuko.

2. Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 1 puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 1 puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) apartatu guztirako:

1.–Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2.–Baremoaren b) apartatu honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

Iragarkiaren kodea: L2114921