245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

240E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Agindua, izendatu zituena Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Hori horrela, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/220 Foru Aginduaren bidez, izendatu ziren Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak. Unitate organiko horietan izandako aldaketa batzuk eta antolaketa arrazoiak direla kausa, beharrezkoa da Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonen izendapena aldatzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Aginduaren 1.2. puntua; foru agindu horren bidez izendatu ziren Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak. Aurrerantzean, honela idatzita geldituko da:

“1.2. Nafarroako Kontratazioaren Atariko kontratazio publikoaren arloko erreklamazioen moduluan sartzeko:

Osasunbideko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:

–Ainhoa Urtasun Urra.

–María Antonia Zabalza Goñi.

–Esther Cueli Orradre.

Osasunbideko Azpiegituren Zerbitzutik:

–Rosalía Elcano Guerendiain.

–Susana Abril Ezcurra.

–Patricia Mombo Marturet.

Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:

–Oscar Luengo Díaz.

–Ainhoa Pérez Artola.

–Montserrat Eransus Ardaiz.

–Mery Johana Rangel.”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2114560