245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

393/2021 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Aditzera ematen dut: Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu dela eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaiola: 393/2021 prozedura arrunta; Txerri Aziendaren Ekoizleen Elkarte Nazionalak eskatuta jarri da, Nafarroako Errege Bardeako Natura Baliabideak Antolatzeko Planean jasota dagoen erabileren araudiaren aplikazioa arautzen duen ordenantzaren kontra; Errege Bardeako Komunitateak onetsi zuen ordenantza hori eta 2021eko ekainaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2021eko urriaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2114908