245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: PFot-753 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena; proiektuak 25,69 MWp-eko Tara eta 49,50 MWp-eko Umiko parke fotovoltaikoak eta haien ebakuazio azpiegiturak biltzen ditu, Zaragozako, Nafarroako, Errioxako, Arabako eta Burgosko probintzietan

Gobernuak Zaragozan, Araban eta Burgosen dituen ordezkariordetzen eta Nafarroan eta Errioxan dituen ordezkaritzen iragarkia.

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PFot-753 AC espedientearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

Eskatzailea: Energía Inagotable de Umiko SL (IFK: B88622485) eta Energía Inagotable de Tara SL (IFK: B88622071). Biak Forestalia Renovables taldekoak dira. Beren egoitza soziala Madrilen dago: José Ortega y Gasset kalea 20, 2. solairua, 28006; eta jakinarazpenetarako egoitza Zaragozan: Coso kalea 33, 7. solairua, 50003. Telefonoak 976 308 449 eta 663 484 273 dira, eta posta elektronikoa tramitaciones@forestalia.com. Energía Inagotable de Tara SL jotzen da merkataritza-sozietateen ordezkaria.

Eskaeraren xedea: PFot-753 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eskaera; proiektuak 25,69 MWp-eko Tara eta 49,50 MWp-eko Umiko parke fotovoltaikoak eta haien ebakuazio azpiegiturak biltzen ditu, Zaragozako, Nafarroako, Errioxako, Arabako eta Burgosko probintzietan.

Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza); Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Gran Vía 49, 26071 Logroño), Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Olagibel 1, 01071 Gasteiz), eta Gobernuaren Burgosko Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Vitoria kalea 34, 09004 Burgos).

Instalazioen deskribapena:

Energía Inagotable de Umiko SL. 49,50 MWp/ 46,50 MWn-eko Umiko eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Tausteko udal mugartean, Zaragozako probintzian. 87.570 modulu jarriko dira, bakoitza 600 Wp-koa, ardatz batekiko jarraitzaile horizontala duen egituraren gainean, eta Ingecon Sun 1600TL B615 motako 30 inbertsore erabiliko dira.

Energía Inagotable de Tara SL. 25,69 MWp/ 23,70 MWn-eko Tara eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Tausteko udal mugartean, Zaragozako probintzian. 45.430 modulu jarriko dira, bakoitza 600 Wp-koa, ardatz batekiko jarraitzaile horizontala duen egituraren gainean, eta Ingecon Sun 1600TL B615 motako 16 inbertsore erabiliko dira.

Haiei loturiko ebakuazio-azpiegitura honetan datza:

–30/220 kV-eko J2 Tauste TAE transformazio azpiestazio elektrikoa, Tausteko udal-mugartean (Zaragoza).

–“30/220 kV-eko J2 Tauste TAE - 400/220 kV-eko Fréscano TAE” 220 kV-eko goi tentsioko aireko linea (GTAL), 33,583 kilometroko luzera duena. Udal-mugarte hauetatik igarotzen da: Tauste, Gallur, Novillas, Mallén eta Fréscano (Zaragoza).

–”400/220 kV-eko Fréscano TAE” transformazio azpiestazio elektrikoa, Fréscanoko udal-mugartean (Zaragoza).

–“400/220 kV-eko Fréscano TAE - Promotores Jundiz 400/220 kV-eko TAE” 400 kV-eko goi tentsioko aireko linea (GTAL), 185,014 kilometroko luzera duena. Udal-mugarte hauetatik igarotzen da: Fréscano eta Mallén (Zaragoza); Cortes, Ribaforada, Ablitas, Fontellas, Tutera, Cascante, Murchante eta Corella (Nafarroa); Alfaro, Aldeanueva de Ebro, Autol, Quel, Arnedo, Tudelilla, El Villar de Arnedo, Ocón, Ausejo, El Redal, Corera, Galilea, Santa Engracia del Jubera, Lagunilla del Jubera, Ribafrecha, Clavijo, Albelda de Iregua, Entrena, Medrano, Hornos de Moncalvillo, Sotés, Ventosa, Huércanos, Uruñuela, Hormilleja, San Asensio, Briones, Gimileo, eta Briñas (Errioxa); Trebiñuko konderria eta Argantzon (Burgos), eta Bastida, Zanbrana, Berantevilla, Armiñón, Iruña Oka eta Gasteiz (Araba).

–“Promotores Jundiz 400/220 kV-eko TAE” transformazio azpiestazio elektrikoa, Gasteizko udal-mugartean (Araba).

–“Promotores Jundiz 400/220 kV-eko TAE - Jundiz 220 kV-eko (REE) TAE” 220 kV-eko aireko eta lurpeko linea, 1,962 kilometroko luzera duena. Gasteizko udal-mugartetik igarotzen da (Araba).

Tara eta Umiko parke fotovoltaikoaren eta haien ebakuazio azpiegituraren aurrekontu zenbatetsia: 138.235.753,50 euro.

Parke fotovoltaiko horiek baimena dute garraio sarean sartzeko, 2021eko martxoaren 29an emana, zehazki Red Eléctrica de España SAren 220 kV-eko Jundiz azpiestazio elektrikoan.

Helburua: Energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Industria eta Energiaren Arlo Funtzional hauetan: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzan, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzan, Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzan, eta Gobernuaren Burgosko Ordezkariordetzan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo horiei zuzenduak, bai beren erregistro orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2114994