245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 11.b) artikuluko determinazio xehatuetan (Arau Subsidiarioetako 6. agiriko 4. separata), Alesbes I. eta II. industrialdeetako erabilera baimendu, toleratu eta debekatuei dagokienez. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Behin betiko onestea aldaketa, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 11.b) artikuluko determinazio xehatuetan (Arau Subsidiarioetako 6. agiriko 4. separata), espedientean jasota dagoen udal arkitektoaren txostenari jarraituz.

Bigarrena.–Espedientearen kopia bat igortzea Lurralde Antolamenduko Departamentura, bat etorriz TRLOFTUaren 72.4 artikuluan xedatutakoarekin.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, TRLOFTUaren 79.1 artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114514