245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-10 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2021eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezi bat, Untzueko Udal Planeko UE-10 exekuzio unitateari dagokiona, Victor Mier Mendiguchia arkitektoak idatzia 2021eko irailean, eta Untzueko Udalak sustatua. (43/2021 espedientea).

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentu onetsia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiri hori interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es).

Untzuen, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114756