245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko UB-6 unitatean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Tafallako Udaleko Osoko Bilkuraren erabakia, 2021eko irailaren 28koa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-6 unitaterako xehetasun-azterketa.

Gobernu Batzarrak 2021eko ekainaren 22an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-6 oinarrizko unitaterako xehetasun-azterketa, JAIBk sustatua APM eta OMG ordezkatuz, eta 2021eko maiatzaren 14an aurkeztua (1.094 zenbakiko erregistro sarrera). Xedea da finkatzea eraikinaren lerrokadurak, bolumen-baldintzak, fatxadaren osaera eta materiala eta proiektatutako lurzatiaren itxitura mota. Antolamendu xehatuko determinazio horiek oinarri izanen dira Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-6 oinarrizko unitatearen geroko garapenerako.

Aipatutako xehetasun-azterketa jendaurrean egon da, 2021eko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, uztailaren 28an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarrita ere (2021eko uztailaren 5eko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariak), bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin. Jendaurrean egoteko aldian, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hirigintzako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman du 2021eko irailaren 22an egin bilkuran.

Betez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74.c) artikuluan xedatua, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan ezarriarekin, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Behin betiko onestea Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-6 oinarrizko unitaterako xehetasun-azterketa, 2021eko maiatzaren 14an aurkeztua (1.094 zenbakiko erregistro sarrera). Xedea da finkatzea eraikinaren lerrokadurak, bolumen-baldintzak, fatxadaren osaera eta materiala eta proiektatutako lurzatiaren itxitura mota. Antolamendu xehatuko determinazio horiek oinarri izanen dira Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko UB-6 oinarrizko unitatearen geroko garapenerako.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako xehetasun-azterketaren behin betiko onespenaren erabakia, bai eta hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Hirugarrena.–Erabakia iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.

Laugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, zehazki, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen barnean, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) eta 9. artikuluei jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemaile hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).”

Tafallan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114918