245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Deialdia, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako laguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 589179.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/589179). Hona datuak:

1.–Xedea: laguntzak ematea deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleei, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko goi mailako ikasketak egiteko, Espainiako hezkuntza sistemakoak, eta Estatuko lurralde osoan balio dutenak.

2.–Onuradunak: deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleak.

3.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Ribaforadako Udalaren bulegoetan eta Udalaren webgunean (iragarki-taula: laguntzak eta dirulaguntzak).

4.–Zenbatekoa, guztira: 10.000 euro, eta gehienez ere 400 euro ikasleko eta kontzeptu guztiak barne (matrikula, hiriarteko garraioa, jantokia, bizitegia, laguntza berezia).

5.–Eskabideak aurkezteko epea: hilabetea, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2021eko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2114852