245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2021 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Cristina García Ustárroz andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua, berak eskatu baitu; institutua erakunde autonomo bat da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikitakoa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak. Aipatu xedapen horren 4. apartatuak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko organismo autonomoen unitate organikoen burutzak edo zuzendaritzak beteko direla xedapen gehigarri horretan ezartzen denaren arabera.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Cristina García Ustárroz andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea; institutua erakunde autonomo bat da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikia. Kargu-uzteak 2021eko urriaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2021eko urriaren 3a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko urriaren 1ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2114550