245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2021eko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garesko Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hura 2021ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garesen, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ORDENANTZA, GARESKO MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TARIFAK ETA ONARPENA ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, arau honetan tarifak ezartzen dira I. eranskinean zehazten diren zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

Zerga egitatea

2. artikulua. Zerga egitatea da Udal Musika Eskolan ematen diren eskolak hartzeko ahala.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik onartuko ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira zerbitzuaren erabiltzaile eta onuradun diren pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko subjektuak. Zerbitzua musika ikasteko ikastaroak hartzea da.

Adingabeen kasuan, zerbitzu hau ematetik datozen obligazio guztien (ordaintzekoak barne) erantzule izanen dira haien legezko ordezkariak.

Hobariak

5. artikulua. Musika eskolaren lankidetza hitzarmena sinatua duten udaletan erroldatuta dauden familia-unitateek honako hobari hauek izanen dituzte (Ordenantza honen ondorioetarako, familia unitatetzat hartzen dira etxebizitza berean erroldaturik eta familia liburuan izena emana dutenak edo familia unitate horretako kide direla frogatzen duten agiri ofiziala dutenak):

1. Musika eskolan 3 matrikula dauzkaten familia unitateen kasuan, % 50eko deskontua adin txikiena daukan familiako kideak jasotzen dituen eskolen guztizko kostuan.

2. % 20ko hobaria hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko, Garesko Musika Eskolan izena ematen duten pertsonek familia ugaria direla behar bezala frogatuz gero.

3. % 50eko hobaria hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko, % 33ko minusbaliotasuna, gutxienez, frogatzen duten pertsonendako.

4. % 30eko hobaria hartutako eskolen guztizko kostuan, 18 urtetik beherako seme-alabendako, guraso biak langabezian badira, edo familia gurasobakarra bada eta zaintzaz eta jagoletzaz arduratzen den ezkontidea langabezian bada. Egoera egiaztatzeko, langabezia-txartela eguneratuta aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, familia egoeraren zinpeko deklarazioa. Egoera hori frogatu beharko da Musika Eskolak ordainketa bakoitza igorri baino lehen.

Ikasle bakar batek beherapen mota bakarraren onura izaten ahalko du. Ikasle batek deskontu mota bat baino gehiago lortzen ahal baditu, ikaslearentzat onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da.

Onarpena eta matrikulazioa

6. artikulua. Onarpen eta matrikulazio irizpideak, Garesko Udal Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan:

1) Maiatzean aurreinskripzioa eginen da lehendik matrikulaturiko ikasleekin eta, ekainean, hurrengo ikasturterako libre dauden ikaspostuak eskainiko dira.

2) Bi matrikulazio aldi horien ondoren ikaspostu hutsik bada, matrikula egiteko epe berezia irekiko da, ikasturtea hasi baino lehen.

3) Behin ikasturtea hasita, matrikulazio gehiago onartzen ahalko dira, Patronatuko Batzarraren iritzira, Musika Eskolako Zuzendaritzak aurretiko aldeko txostena emanda.

4) Baremoa (gehienez 60 puntu):

a. Garesen edo Garesko Musika Eskolaren Patronatuarekin musika eskolarako hitzarmena sinatu duten udaletan erroldaturik daudenek 50 puntu izanen dituzte.

b. Garesko Musika Eskolan ikasleak hautatzen duen espezialitatean matrikulatutako urte bakoitzeko, ikasleak 2 puntu izanen ditu, eta gehienez ere 10 puntu.

5) Eskabideak libre dauden plazak baino gehiago badira, plazak aurreko baremoan ezarritako puntuazioaren arabera adjudikatuko dira, eta berdinketarik egonez gero, zozketa eginen da.

6) Familia unitateek ezin izanen dute beren kideentzako matrikularik egin aurreko ikasturteetako ordainketak egin gabe izanez gero.

Bajak

7. artikulua.

Bajak ikasturtea hasi aurreko egunera arte soilik onartuko dira.

Idatziz eskatu beharko dira.

Epe horretatik kanpo matrikularen zati proportzionala itzuli ahal izateko, honako kausa justifikaturen bat egon beharko da baja emateko:

–Ikaslearen osasun arazoak, hiru hilabete baino gehiago eskolara joatea galarazten diotenak.

–Langabezia edo ondoren sortutako diru eskasia.

–Patronatuko Batzarrak baloratu beharreko bestelako inguruabarrak.

Bajarako arrazoia baldin bada aurretik aipatutako bigarren inguruabarra (langabezia edo ondoren sortutako diru eskasia, alegia), Patronatuko Batzarrak kasua aztertuko du, eta zera erabakitzen ahalko du, egoki iritziz gero: baja eskatzen denetik ikasturtea amaitzen denera bitarte ordaintzeke geratzen den zenbatekoa bere gain hartzea. Horrela, bada, ikasleak behintzat ikasturtea amaitzen ahalko du.

Alegatutako arrazoia dokumentu bidez justifikatu beharko da. Musika Eskolako Batzarrak frogagiri gehiago eska ditzake epez kanpoko borondatezko bajaren inguruabar guztien gainean, egoera ebaluatu ahal izateko.

Inguruabar horietatik kanpo, matrikularen zati proportzionala soil-soilik itzuliko da baldin eta hutsik geratu en plaza betetzen bada (eta une horretatik aitzina), edo, bestela, baldin eta Patronatuko Batzarrak egoki irizten dien kasuetan.

Likidatu beharreko kuota

8. artikulua.

Likidatu beharreko kuota I. eranskineko tarifak eta dagozkion hobariak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

9. artikulua.

Matrikula gauzatzen den unean sortzen da tarifa, bai eta ordaindu beharra ere.

Horretarako, matrikulatzen direnek matrikula egitean adieraziko duten banku-kontuan helbideratuko da ordainagirien ordainketa.

10. artikulua.

Ikasturtearen guztizko kostua I. eranskineko tarifetan ezarria dago.

Ikaslea zenbat ikasgaitan matrikulatzen den, horien prezioaren batura izanen da guztizko kostua.

Tarifak ordainketa bakarrean pagatzen ahalko dira ikasturtearen hasieran, edo 3 epetan. Lehenengo epea ordainketa bakarra egiten denean egin beharko da; beste biak hurrengo hilabeteetan ordainduko dira, betiere urte naturala amaitu baino lehen.

Ikasturtea hasita egiten diren matrikulazioen kasuan, matrikularen kostu osoa eta eskolen zati proportzionala pagatu beharko da.

11. artikulua. Ez da tarifarik itzuliko ordenantza honetan ezarritako inguruabarretan izan ezik eta egutegiaren edo ordutegiaren aldaketa Musika Eskolak egin ezik.

Diru-bilketa

12. artikulua. Aurreikusitako ordainarazpenak Garesko Musika Eskolako Patronatuaren eskariz ordainduko dira, zerbitzua jaso baino lehen, izena ematen den unean berean eta ezarritako kuoten arabera.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau hauste edo zehapenei dagokienez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Garesko Udalaren Ordenantza Fiskal Orokorrean eta horrekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuari jarraituko zaio.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Indarrik gabe uzten dira ordenantza honetan ezarritakoaren kontrakoak diren udal xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

1. Ordenantza honetan ezarririk ez dagoen guztian Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea izanen da aplikatzekoa.

2. Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ondorio juridiko osoak sorraraziko dituela.

I. ERANSKINA

1.–Udalaren dirulaguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak.

Udalaren dirulaguntza duten ikasleendako tarifak per capita errentaren arabera kalkulatuko dira.

Ordenantza honi dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako familia unitatearen zerga-oinarria (ikasturtearen hasieraren aurreko ekitaldikoa) edo, hala behar badu, ekitaldi horretan justifikaturiko diru-sarreren zenbatekoa zati matrikula egiten denean familia unitateak dituen kide guztiak.

Kontuan hartu beharreko familia unitatea PFEZari dagokionez kontuan hartzen dena baizik ez da izanen. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta banantze nahiz dibortzio epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabendako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio. Zaintza partekatua dagoenean, bi gurasoen diru sarrerak batuko dira.

Ondorio praktikoei dagokienez, zerga oinarria laukitxo hauen batura da: Nafarroako Foru Komunitatean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako 507, 8810, 706 eta 765 eta 529 (errenta salbuetsiak), edo gainerako Estatuan horien baliokide direnak.

Errenta aitorpenik aurkeztera beharturik ez dagoenak, egiaztatu beharreko diru-sarreren kopurua eta, beraz, beharkizun eza, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiri baten bitartez egiaztatuko da, edo, bestenaz, dagokion urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko behar diren agirien bidez.

Edozein errenta-iturri ezkutatzen bada, gehieneko tasa ordaindu beharko da.

Laguntza lortzeko aitorpenetan iruzurra saihestuko duen kontrola areagotzearren, Garesko Udalak edozein frogabidez erabakitzen ahal du aurreko apartatuan aipatzen den iturri ezkutaketa dagoela.

Ikasturtearen hasierari dagokion ekitaldiko diru sarreretan gutxitze larria gertatu bada, egoera hori adierazi beharko da, frogagiri egokiak erantsita, familiaren per capita errenta eguneratuari buruzko kalkulua egiteko.

PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK

15.000 BAINO GEHIAGO

12.400,01 ETA 15.000 ARTEAN

10.700,01 ETA 12.400 ARTEAN

9.300,01 ETA 10.700 ARTEAN

7.980,01 ETA 9.300 ARTEAN

6.650,01 ETA 7.980 ARTEAN

5.500,01 ETA 6.650 ARTEAN

4.500,01 ETA 5.500 ARTEAN

3.350,01 ETA 4.500 ARTEAN

3.350 EDO GUTXIAGO

Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak) eta Gaitako danborra (4-5 urteko ikasleak)

120,50

102,86

80,94

63,30

49,90

36,51

32,86

26,78

20,09

12,15

Musika hizkuntza (edo harmonia)

134,00

114,38

90,00

70,39

55,49

40,60

36,54

29,77

22,33

13,53

Instrumentua 30’ edo Kantua

241,00

205,78

161,88

126,60

99,80

73,02

65,72

53,55

40,17

24,34

Instrumentua 45’ (aukerako minutuak, diruz lagunduak)

261,00

222,79

175,31

137,10

108,08

79,08

71,17

57,99

43,51

26,36

Instrumentua 45’ (aukerako minutuak, dirulaguntza gabeak)

482,00

411,44

323,76

253,19

199,60

146,04

131,44

107,10

80,35

48,68

Abesbatza edo Banda: 48,00 euro urtean. Konboa edo Fanfarrea (matrikula kopuruaren arabera)

85,00

72,56

57,09

44,65

35,20

25,76

23,18

18,89

14,17

8,59

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP)

482,00

411,44

323,76

253,19

199,60

146,04

131,44

107,10

80,35

48,68

* Euro urtean.

2.–Udalaren dirulaguntzarik gabeko udalerrietako ikasle ofizialak.

Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak) eta Gaitako danborra (4-5 urteko ikasleak): 241,00 euro urtean.

Musika hizkuntza (edo harmonia): 268,00 euro urtean.

Instrumentua 30’ edo Kantua: 482,00 euro urtean.

Instrumentua 45’: 723,00 euro urtean.

Abesbatza edo Banda: 96,00 euro urtean.

Konboa edo Fanfarrea (matrikula kopuruaren arabera): 170,00 euro urtean.

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 964,00 euro urtean.

3.–Inskripzio tasak.

Bi ikasle motentzat.

Matrikulazioa: izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.

Ikasgaiak: 15 euro bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2114262