245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 41. eta 42. lurzatietan. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an, eman zen argitara Ana María Martínez Benitok sustatu xehetasun-azterketa, Los Arcosko (Nafarroa) 5. poligonoko 41. eta 42. lurzatietan (Sancho el Sabio kalea, 44-46 zenbakiak), eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Los Arcosko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Ana María Martínez Benitok sustatu xehetasun-azterketa. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 4/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. Eta 79. artikuluetan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Los Arcosen, 2021eko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114707