245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuarekin, argitara ematen da Funesko Musika Eskola erakunde autonomoko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. Hori hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2021eko uztailaren 23an egindako ezohiko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12an.

Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, hautara, honako errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

ORDENANTZA FISKALA, FUNESKO MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xedeko tasak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri dira.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea da Funesko Musika Eskolak ezarrita dauzkan irakaskuntza zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Aurreko artikuluan aipatutako prestazioaren onuradunak izanen dira subjektu pasiboak. Zergadunaren ordezkoa izanen da, ondorio guztietarako, adin txikikoaren legezko ordezkaria. Kurtsoetan matrikulatzeko unean bertan sortzen da ordaindu beharra, eta ikasten dutenek edo, hala egokituz gero, haien legezko ordezkariek ordaindu beharko dute.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Ikasturte bakoitzean eguneratuko dira, aurreko urtean Nafarroan kontsumorako prezioen indizean izandako aldaketaren arabera. KPIaren urteko aldaketa negatiboa bada, aurreko urteari dagozkion zenbatekoak mantenduko dira.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Inskripzio edo matrikula kuota ikasturtearen hasieran kobratuko da, horretarako emandako banku kontuan helbideratzearen bidez.

Udalak ikastaroa bertan behera uzten duenean baizik ez da bidezko izanen matrikularen prezioa itzultzea, edo eskaera egin duten ikasleek eskainitako espezialitatean lekurik erdietsi ez dutenean.

Aurreko ikasturteetako kuotak ez ordaintzeagatik Funesko Udalarekin zorrak dituzten ikasleek ezin izanen dute izena eman edo matrikula egin, ordainketetan egunean jarri ezean.

6. artikulua. Matrikula egin ondoren, ikasleek ikasturte osoa ordaindu beharko dute, zenbatekoa bederatzi hilerokotan hainbanatuta. Ondorio horietarako, tributu kuotaren likidazioa hilabeteak bukatutakoan eginen da, eta hurrengo hilabeteko lehen bost egunen barruan kobratuko da banku-helbideratze bidez, matrikula egitean emandako banku kontuan.

Ikasturtean zehar ordainagiri bat itzultzeak berekin ekarriko du automatikoki eskolan baja egoeran egotea, ordainketan egunean jarri bitartean.

Ikasturtea hasi ondoren onartutako ikasleek matrikula osoa eta ikasturtea amaitu bitarteko kuotak ordainduko dituzte, matrikula egin den hilabetekoa barne.

7. artikulua. Ikasturtea hasi ondoren baja ematea eskatzen duten ikasleek idatziz eman beharko dute horren berri, baja gauzatuko den hilabetea hasi baino lehen, eta horretarako arrazoiak adierazita.

Ikasturtea hasten den egunetik aurrera ikasleen borondatezko bajek berekin ekarriko dute ikastaroaren kostu osoa ordaintzea, honako salbuespen hauekin:

–Ikasten jarraitzeko ezintasuna, istripuagatik, eritasun larriagatik, hura egiaztatzen duen txosten medikoa aurkeztuta, edo behar bezala egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik.

–Funestik kanpora bizitzera joatea.

Inoiz ez da itzuliko matrikularen zenbatekoa.

8. artikulua. Inon kalterik egiten bada, erabiltzailea izanen da horren erantzulea; haren ardura da Udalaren ondare diren lokal eta tresnak ongi erabiltzea.

Salbuespenak eta hobariak

9. artikulua. Familia ugarikoak diren ikasleen kasuan, kide bat baino gehiago matrikulatuta badago Funesko Musika Eskolan, kideetako batek ez du ordainduko musika hizkuntzari dagokion zenbatekoa.

Onura hori aplikatzeko, familia txartela aurkeztuko da.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Kuotak ordaintzeko betebeharra ez betetzea. Ez-betetze horiek metatzeak berekin ekarriko luke ikasleak Funesko Musika Eskolatik kanporatzea.

b) Udalaren jabetzakoak diren eta Funesko Musika Eskolaren zerbitzura dauden ondasun higiezinak eta higigarriak axolagabekeriaz edo modu desegokian erabiltzea.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra.–Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

ERANSKINA

2021/2022 ikasturteko tarifak

1.–Funesen erroldatutako ikasleak:

Matrikula (iraila): 20,00 euro.

Musika hastapenak: 15,00 euro.

Gaita eta danbor hastapenak: 15,00 euro.

Musika hizkuntza: 18,50 euro.

Instrumentua (musika hizkuntzarekin): 25,00 euro.

Instrumentua (musika hizkuntzarik gabe): 35,00 euro.

Taldeak (konboa, abesbatza, txikien banda): 8,00 euro.

Piano kuota berezia (iraila): 10,00 euro.

Perkusio kuota berezia (iraila): 20,00 euro.

IRAKASGAIA

MATRIKULA

(euroak)

URTEAN, GUZTIRA

(euroak)

HASTAPENA

20,00

15,00

155,00

GAITA ETA DANBOR HASTAPENAK

20,00

15,00

155,00

1.–HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUA

20,00

43,50

411,50

2.–HIZKUNTZA - INSTRUMENTUA-ABESBATZA

20,00

51,50

483,50

3.–HIZKUNTZA - INSTRUMENTUA-BANDA/KONBOA

20,00

51,50

483,50

4.–HIZKUNTZA - INSTRUMENTUA-BANDA/KONBOA

20,00

51,50

483,50

5.–HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUA

20,00

43,50

411,50

6.–HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUA

20,00

43,50

411,50

2.–Funesen erroldatu gabeko ikasleak:

Matrikula (iraila): 20,00 euro.

Musika hastapenak: 20,00 euro.

Gaita eta danbor hastapenak: 20,00 euro.

Musika Hizkuntza: 20,00 euro.

Instrumentua (musika hizkuntzarekin): 30,00 euro.

Instrumentua (musika hizkuntzarik gabe): 39,00 euro.

Taldeak (konboa, abesbatza, txikien banda): 8,00 euro.

Piano kuota berezia (iraila): 10,00 euro.

Perkusio kuota berezia (iraila): 20,00 euro.

IRAKASGAIA

MATRIKULA

(euroak)

URTEAN, GUZTIRA

(euroak)

HASTAPENA

20,00

20,00

200,00

GAITA ETA DANBOR HASTAPENAK

20,00

20,00

200,00

1.–HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUA

20,00

50,00

470,00

2.–HIZKUNTZA - INSTRUMENTUA-ABESBATZA

20,00

58,00

542,00

3.–HIZKUNTZA - INSTRUMENTUA-BANDA/KONBOA

20,00

58,00

542,00

4.–HIZKUNTZA - INSTRUMENTUA-BANDA/KONBOA

20,00

58,00

542,00

5.–HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUA

20,00

50,00

470,00

6.–HIZKUNTZA ETA INSTRUMENTUA

20,00

50,00

470,00

Iragarkiaren kodea: L2114364