245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Unanuko 9. poligonoko 213. lurzatian. Behin betiko onespena

Ergoienako Udalak, 2021eko irailaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Román Mercero Berasteguik sustaturiko Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Unanuko 9. poligonoko 213. lurzatiaren eremuan.

Hasierako onespena 2021eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, argitaratu zen.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoienan, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114506