245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 589. lurzatian. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Cascanteko 5. poligonoko 589. lurzatian. Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatu du.

Erabaki hori argitaratzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

“Gobernu Batzarrak 2021eko abuztuaren 5ean hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Cascanteko 5. poligonoko 589. lurzatian. Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatu du eta xedea da ezartzea hirigintza-determinazio xehatuak, Cascanten osasun etxe berria egin ahal izateko.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, iragarkia argitaratuz 2021eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12an, eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan. Bada, ez da haren aurkako alegaziorik edo erreklamaziorik jarri.

Espedientea osatzen duten agiriak ikusirik, Udalbatzaren Osoko Bilkurak ondokoa erabaki du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz eta gaia eztabaidatu ondotik. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 589. lurzatian. Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatu du, eta xedea da ezartzea hirigintza-determinazio xehatuak (erabilera, eraikigarritasuna, garaierak, lerrokadurak eta beste parametro batzuk) osasun etxe berria egin ahal izateko.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera.

Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).”

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.

Cascanten, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114910