245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

130/2021 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordeko idazkari izendatzen duena Ana Isabel Etxaleku Castaño andrea, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua, eta haren ordezko, berriz, José Javier Buldain Pardo jauna, atal horri atxikitako soziologoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen da uztailaren 30eko 61/2014 Foru Aginduaren bidez.

Uztailaren 14ko 66/2021 Foru Dekretuak aldatu zuen lehen aipatutako 61/2014 Foru Dekretua. Aldaketek batzordearen atxikipenari, araubide juridikoari, osaketari eta araugintzarako gaikuntzari eragin diete.

6.1.b) artikuluan Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordearen osaketaz ezartzen denez, idazkaria herritarren parte-hartzearen arloko eskumenak dituen zuzendaritza nagusiari atxikitako pertsona bat izanen da.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, herritarren parte-hartzearen eta boluntzariotza bultzatu eta koordinatzearen arloko eskumenak Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak beteko ditu.

Foru dekretu horretan aurreikusita dago Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala egotea, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari atxikia, zeina atxikirik baitago Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak proposatu du Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordeko idazkari izendatzea Ana Isabel Etxaleku Castaño andrea, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua, eta haren ordezko, berriz, José Javier Buldain Pardo jauna, atal horri atxikitako soziologoa.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordeko idazkari izendatzea Ana Isabel Etxaleku Castaño andrea, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua, eta haren ordezko, berriz, José Javier Buldain Pardo jauna, atal horri atxikitako soziologoa.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 30ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2114398