245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda egiteko, aldi baterako bete dadin Gitarrako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren urriaren 13ko 1850/2021 Ebazpenaren bitartez onetsi zen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Gitarrako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen eginkizunetan (b maila / taldearekin parekaturik) aldi baterako aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2021eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an.

“Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

1. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko izangaiak:

ez dago izangairik.

2. Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

1. ARANGUREN BRAVO, RAQUEL

2. ARNEDO RICARTE, DIANA

3. FRANCÉS PEÑA, PABLO

4. LAPLANA ZABALZA, CARLOS

5. OLIVARES GÓMEZ, ANTONIO

6. SESMA LÓPEZ, SILVIA

7. VALLEJO FRAILE, SANTIAGO

8. ZUNZARREN RICARTE, MARÍA ARÁNZAZU

Bigarrena.–Onartutako izangaiei adieraztea lehen ariketa eginen dela 2021eko azaroaren 3an, asteazkenarekin, goizeko 9:00etan, 19. ikasgelan, Eskola-Kontserbatorioan (Mercadal plaza 7, Tutera).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ikusten ahal da, lan eskaintzen atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Tuteran, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2115066