245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

203/2021 EBAZPENA, irailaren 17koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Bera, Berriobeiti, Cascante, Zizur, Funes, Lesaka, Erriberri, Azkoien, Gares eta Zangozako udalen kudeaketa-esleipena onartzen baita, toki-erakunde horietako B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuak A taldera igotzeko probak egin daitezen.

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorraren 2. eta 3. apartatuek diote, merezimendu-lehiaketa ebatzi eta sei hilabeteko epean, B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak, talde horretako gaikuntza izan baina A mailako titulazioa duten funtzionarioek betetzen dituztenean, A taldeari atxikiko zaizkiola eta B taldeko funtzionario gaituek A mailako titulazioa badute, toki-erakunde bakoitzaren esparrura mugaturiko hautaprobak gaindituz A taldera igo ahalko direla, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako toki-erakundeetako B mailako kontu-hartzaileen lekualdatze lehiaketa amaituta, eta horiek guztiak esleitutako lanpostuen jabe eginda, zenbait toki-erakundek B taldeko funtzionario gaituak A taldera igotzeko proba egin beharra daukate.

Funtzionarioen igoerako proben deialdia egiteko eskumena, kasu honetan B mailako kontu-hartzaileena, kasuan kasuko toki-erakundeari dagokio, baina B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak A mailara igotzeko prozesua gauzatu beharra duten toki-erakundeak zenbait direnez, eraginkortasun arrazoiengatik eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako toki-erakundeen arteko lankidetza harremanen babesean, proposatu dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak egin ditzala hautaprobak, mailaz igotzeko interesa duten toki erakunde guztientzat batera eta deialdi bakarrean, bitarteko tekniko eta material egokiak berak baititu.

Bera, Berriobeiti, Cascante, Zizur, Funes, Lesaka, Erriberri, Azkoien, Gares eta Zangozako udaletako osoko bilkurek onetsi egin dute B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak A mailara igotzeko kudeaketa-esleipena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari ematea, eta kasuan kasuko toki erakundeko alkate-udalburuari ahalmena eman diote esleipen hori sina dezan.

Hitzarmenaren xedea da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak egitea Bera, Berriobeiti, Cascante, Zizur, Funes, Lesaka, Erriberri, Azkoien, Gares eta Zangozako udaletako B taldeko kontu-hartzaileak A mailara igotzeko hautaprobetarako deialdia; hautaketa prozesu osoa barne hartuko luke, hau da: prestatze lana, deialdia egitea, eskaerak jasotzea, hautaprobak egitea eta prozeduran parte hartzen duten izangaien kalifikazioa.

Hitzarmen honek administrazio izaera du, eta izenpetzen da babes harturik urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluan ezarritakoa (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan xedatutakoari helduz.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Bera, Berriobeiti, Cascante, Zizur, Funes, Lesaka, Erriberri, Azkoien, Gares eta Zangozako udalek eginiko kudeaketa-esleipena udal horietako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak A mailara igotzeko hautaprobak egin daitezen.

2. Kudeaketa-esleipenerako hitzarmenak sinatzea Bera, Berriobeiti, Cascante, Zizur, Funes, Lesaka, Erriberri, Azkoien, Gares eta Zangozako udalekin.

3. Ebazpen hau esleipena egin duten udalei jakinaraztea, eta kudeaketa-esleipenerako hitzarmenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Hitzarmena Berarekin (DOC).

II. eranskina.–Hitzarmena Berriobeitirekin (DOC).

III. eranskina.–Hitzarmena Cascanterekin (DOC).

IV. eranskina.–Hitzarmena Zizurrekin (DOC).

V. eranskina.–Hitzarmena Funesekin (DOC).

VI. eranskina.–Hitzarmena Lesakarekin (DOC).

VII. eranskina.–Hitzarmena Erriberrirekin (DOC).

VIII. eranskina.–Hitzarmena Azkoienekin (DOC).

IX. eranskina.–Hitzarmena Garesekin (DOC).

X. eranskina.–Hitzarmena Zangozarekin (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2114592