245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

315/2021 EBAZPENA, urriaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita akats bat zuzentzeko, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 28ko 241/2021 Ebazpenean atzeman dena. Ebazpen horren bidez ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egin zen.

Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 28an emandako 241/2021 Ebazpenaren bidez, ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egin zen. Ikusirik akats material bat dagoela III. eranskinean, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 28ko 241/2021 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akats materiala zuzentzea. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoetan 2021-2022 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-kargudunen izendapena egiten da. Hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

III. ERANSKINA

Zuzendaritza-kargudunen izendapena

CORELLA-ALHAMA BHI

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

CIORDIA JIMENEZ, MYRIAM

2021/09/01

2022/06/30

Honako hau behar du:

III. ERANSKINA

Zuzendaritza-kargudunen izendapena

CORELLA-ALHAMA BHI

IKASKETABURUAREN ALBOKOA (DBH)

ARGÜELLES REDONDO, VICTOR

2021/09/01

2022/06/30

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera eta Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Isidra Roldán Arróniz.

Iragarkiaren kodea: F2114759