245. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko urriaren 6an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko zenbait kide ordezten dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, “Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da”.

Bestalde, artikulu horretako 3. apartatuak xedatzen du ezen duten ordezkaritzagatik edo betetzen ari diren karguagatik Hezkuntza Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian aritzen diren kideek kargua utzi beharko dutela aipatu ordezkaritza galdu edo kargu hartatik kendu bezain pronto.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, foru lege horren beraren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 2an egindako bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2019ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 18koan), Arantza Zuriarrain Iñiguez andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskatzailea, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa izendatu zen.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa Mikel Lizaso Odriozola jauna izendatu zen, LAB sindikatuaren izenean aritzeko. Nafarroako Gobernuaren erabaki horren bidez María José Anaut Couso eta Carmela Muñoz Ventura andreak ere Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkari eta ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari izendatu ziren hurrenez hurren, UGT-Nafarroa sindikatuaren izenean aritzeko.

2021eko irailaren 28an, LAB sindikatuak Nafarroako Eskola Kontseiluari jakinarazi dio ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa aritzeko Oihane Jordana Mosén andrea izendatu duela, ordezkatuz Mikel Lizaso Odriozola jauna.

Halaber, UGT-Nafarroa sindikatuak Nafarroako Eskola Kontseiluari jakinarazi dio Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkari gisa aritzeko Isabel Fernández Pan andrea izendatu duela, ordezkatuz María José Anaut Couso andrea, eta ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa aritzeko María Jesús Salanueva Uriarte andrea izendatu duela, ordezkatuz Carmela Muñoz Ventura andrea.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak jakinarazi du Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa aritzeko izendatu duela Antonio Bellido Pérez jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxikitako ikuskatzailea, ordezkatuz Arantza Zuriarrain Iñiguez andrea, zerbitzu berekoa.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko honako kide hauek izendatzea:

–Hezkuntza Administrazioaren ordezkari gisa, Antonio Bellido Pérez jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxikitako ikuskatzailea, Arantza Zuriarrain Iñiguez andrearen ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2023ko urriaren 2ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

–Ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkari gisa, Oihane Jordana Mosén andrea, LAB sindikatuak izendatua, Mikel Lizaso Odriozola jaunaren ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2023ko azaroaren 6ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

–Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordezkaritza handiena duen sindikatuaren ordezkari gisa, Isabel Fernández Pan andrea, UGT-Nafarroa sindikatuak izendatua, María José Anaut Couso andrearen ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2023ko azaroaren 6ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

–Ikastetxe pribatuetako irakasleen ordezkari gisa, María Jesús Salanueva Uriarte andrea, UGT-Nafarroa sindikatuak izendatua, Carmela Muñoz Ventura andrearen ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2023ko azaroaren 6ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseiluari igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko urriaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2114754