244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4308E/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio maiatzaren 14ko 1657E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen horren bidez dirulaguntzen deialdia onetsi zen eta gastua baimendu zen enplegu inklusiboko programak egiteko. DDBN identifikazioa: 566588.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 1657E/2021 Ebazpenaren bidez, enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzen deialdia onetsi zen eta 600.000 euroko gastua baimendu zen 2021eko gastuen aurrekontuko “Enplegu inklusiboko programak” izeneko 950001 96100 4819 241110 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2021. urte osoan zehar eta, aurreikuspenen arabera, 2022an ere eskaeren bolumena txikiagoa izanen dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondorengo partida honetan esaten den kopuruko gasturako baimena kentzea:

Enplegu inklusiboko programak egiteko dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 1657E/2021 Ebazpenaren bidez arautuak, 100.000 euro, 2021eko gastu aurrekontuko “Enplegu inklusiboko programak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4819 241110 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko urriaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114580