244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

396/2021 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu da eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaio: 396/2021 prozedura arrunta; Valle de Odieta SCLk eskatuta jarri da, Nafarroako Errege Bardeako Natura Baliabideak Antolatzeko Planean jasota dagoen erabileren araudiaren aplikazioa arautzen duen ordenantzaren kontra; Errege Bardeako Komunitateak onetsi zuen ordenantza hori eta 2021eko ekainaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2021eko urriaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2114787