244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

363/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita 2020-2021 ikasturterako beken deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako.

Urriaren 13ko 371/2020 Ebazpenaren bidez, beken eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen 2020-2021 ikasturterako, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako. Ebazpena 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29koan.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 254/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa), behin-behinekoz ebatzi zen aipatu deialdia. Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu deialdian emandako beken eta laguntzen ordainketa-aginduak egiteko.

2021eko abuztuaren 20an, behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaerak aurkezteko epea bukatu zen.

Aipatu deialdiaren 8. oinarria betez, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatu du, 2021eko irailaren 16an bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea 2020-2021 ikasturterako emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketarako, zeinak behin-behinekoz ebatzi baitziren Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 254/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa). Horiek guztiak jasotzen dira emandako eta ukatutako beken eta laguntzen ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren. Aipatu behin-behineko ebazpenean zirenak ordezkatzen dituzte, kontsulta egin ondoren 2021eko irailaren 16an horretarako bildu zen Beka Batzordeari.

2. Emandako eta ukatutako bekak eta laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Aipatu eranskinak ikusgai egonen dira www.navarra.eu atariko beken fitxan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, 2021eko urriaren 1ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2114905