244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 392. eta 395. lurzatietan, beheko solairuan etxebizitzako erabilera baimentzeko. Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 21ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 392. eta 395. lurzatietan, 2019ko Udal Plan Orokorreko UC-8 unitatean, beheko solairuan etxebizitzako erabilera baimentzeko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Eskaera eta agiria Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Zerbitzura bidaltzea, bizitegi-ahalmen berriaren % 70 babes publikoko araubideren batera bideratzeko derrigortasuna ezabatzeko, 54.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direnez.

Laugarrena.–Jendaurreko aldia bukatuta, dokumentua behin betiko onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Hala ere, aldez aurretik aurkeztu beharko da hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategin bat, 253/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera aurkeztua, bai eta, hala badagokio, dokumentazioa formatu bektorial georreferentziatuan ezarria. Gainera, gehituko zaio, baietsitako alegazioetatik ondorioztatzen denaz aparte, batetik, azaleren erabilera-aldaketaren ondorioz sortutako gainbalioen % 10aren balorazioa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 96.2 artikuluarekin bat), eta, bestetik, gauzatu ezin diren lagapenen monetizazioaren balorazioa (berdeguneen sistema orokorrak, tokiko sistemak, aparkaleku-plazak).

Atarrabian, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2114749