244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Epatze deia, 21-01011 gora jotzeko errekurtsoan, 2021eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 21-01011 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Olga Risueño Molinak jarri zuen errekurtsoa, Tuterako Udaleko zinegotzi gisa, Tuterako Udalak 2021eko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka; 2021eko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa zen.

Ikusirik zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2114750