244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Udal Planeko Hirigintza Araudi Orokorraren aldaketa. 24. eta 25. artikuluak. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2021eko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko Hirigintza Araudi Orokorrean aldaketa egitea, 24. eta 25. artikuluetan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sunbillan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkateordea, José Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2114564