244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Ribaforadako Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Ribaforadako balorazio txostena, Tracasa Instrumental SLk egina, eta hura jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua kontsultatu daiteke Ribaforadako Udalaren web-orrian, www.ribaforada.es estekan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1 g) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua bete beharrez.

Ribaforadan, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2114772