244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2021eko irailaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehatuko determinazioetan. Ganados Peralta, SLk sustatu du, “Abeltzaintza intentsiborako eraikinen ezaugarriak (abeltegiak)” izeneko 4.3.2 apartatuari dagokionez.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78.1 eta 77.3 artikuluetan eta horiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Miranda Argan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2114515