244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

UE-Eltzetako hirigintza hitzarmena. Aldaketaren behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2021eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lesakako Udalaren eta Xabier Maritxalar Narvarten arteko hirigintza hitzarmenaren aldaketa, Lesakako 2. poligonoko 183. eta 678. lurzatien proposamenari buruzkoa. Aldatu den hitzarmena 2016ko otsailaren 26an onartu zen behin betikoz eta 2016ko martxoaren 21ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 55. zenbakian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. eta hurrengo artikuluetan xedatua bete dadin.

Lesakan, 2021eko urriaren 7an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2114805