244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Enkante publikoa, 13. poligonoko 3. lurzatia saltzeko

Lekunberriko Udalak, 2021eko irailaren 17an egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen onestea klausula ekonomiko-administratiboen agiria, enkante publikoaren bidez Lekunberriko Udalaren jabetzako lurzati honen salmenta arautuko duena:

Lurzatia: katastroko 13. poligonoko 3. lurzatia.

Helbidea: Plazaola kalea, 19 A - Lekunberri.

Azalera, 903,14 m².

Hasierako prezioa: 93.358,32 euro, BEZa sartu gabe (% 21).

Enkante mota: gutun-azal itxien bidezkoa.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun baliodunean aurkeztuko dira.

Hautatzeko irizpidea: prezioa.

Erremateak: sesteo pean.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Enkantea zer egunetan eta ordutan eginen den: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, 12:00etan.

Lurzatiaren salmentako administrazio baldintzen agiria kontsultatu daiteke honako egoitza elektroniko honetan:

https://lekunberri.egoitzaelektronikoa.eus/info.0

Udalaren web-orria: www.lekunberri.eus.

Lekunberrin, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2114960