244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa Irurtzungo S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 unitateetan. Hasierako onespena

Irurtzungo Udaleko Alkateak, 2021eko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez, Irurtzungo Udalak sustatutako xehetasun-azterlanari hasierako onarpena eman dio. Azterlan hori S1-U3, S1-U4 eta S1-U5 unitateak berrantolatzean eta mugaketa berrian datza, Udal Planean jasotako egikaritze-unitateen garapenaren bideragarritasun ekonomikoa hobetzeko.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jartzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onartzeko aurkeztuko da, hala badagokio.

Irurtzunen, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2114877