244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, eraikingintza-ordenantza orokorraren 79. artikuluan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 79. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, 2021eko uztailaren 29an, eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu. Beraz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuarekin.

1. ATALA

Baratzezaintzarako etxola osagarriak

79. artikulua. Determinazioak.

Determinazio hauek beteko dituzte:

–Gutxieneko lurzatia: 1.000 m².

–Gehienez eraiki daitekeen azalera: 12 m² guztira.

–Garaiera, gehienez: 2,4 m teilatu-hegaleraino.

–Solairu kopurua: 1 (B.S.). Berariaz debeku da zero kotaren azpian eraikitzea, baita solairuarteak egitea ere.

Teilatu-hegalak 0,3 m-ko zabalera izanen du gehienez.

–Leiho bakarra baimentzen da; 0,7 × 0,7 m izanen ditu gehienez.

–Fatxadak: fatxaden konposizioa modulazioaren eta simetriaren funtsezko irizpideen arabera eginen da. Material hauek erabiliko dira: kolore argiz koloreztatutako morterozko zarpiatuak, batez ere zuria erabiliz; harrizko fatxadak (harlandua edo harlangaitza); kolore argiz margotutako zurezko taula edo listoizko fatxadak, edo berezko kolorez, tonu iluna badaukate edo tonu ilunean bernizatuak badaude.

–Estalkiak isurki batekoak edo bikoak izanen dira, estaldura hauekin: zeramikazko teila kurbatua edo mistoa, hormigoizko teila, lur edo harea kolorekoa, edo arrea; teila estaltzeko imitazio-plaka edo panelak, adierazitako kolore beretan.

–Ezin da inolako atariperik, tximiniarik edo barne-obrarik egin, tresnak gordetzeko erabilerarekin zerikusirik ez duenik.

–Eraikinaren edo eraikuntzaren fatxadek gutxienez 2 metroko tartea izanen dute lurzatiaren mugatik. Sartzeko bide orokorren ondoan jarriko dira, eta inoiz ez lurzatien hondoan edo erdian.

–Egun dauden eraikinetatik gutxienez 25 m-ko tartea utzi beharko da.

–Debeku da hornidura, saneamendu eta elektrifikazio hartuneak egitea.

–Debeku dira bestelako eraikuntza finko nahiz mugikorrak, hala nola karabanak edo gisakoak, autobusak, kanpaina-dendak, etab.

–Debeku dira igerilekuak, pilotalekuak eta eraikinaren izaerarekin eta xedearekin zerikusirik ez duen beste edozein elementu.

Muetzen, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2114781