244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 576. lurzatian (3.7 antolamenduko area). Hasierako onespena

Irailaren 23ko 96/2021 Ebazpenaren bidez, Alkatetzak hasiera batez onetsi zuen Etxauriko 2. poligonoko 576. lurzatiaren xehetasun-azterketa (3.7 antolamenduko arean), Gestiones Cekla 31-20, SL-k sustatua.

Aditzera ematen da, bizilagunek eta gainerako interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten Udal Idazkaritzan, eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Etxaurin, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2114530