244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2047. eta 2048. lurzatietan (Tejería kalea). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, eremuko M3A etxe-sailean, Udal Plan Orokorrerako onetsitako APA 1 plan onetsiarekin. Azterketak 3. poligonoko 2047. eta 2048. lurzatiei eragiten die (Tejería kalea), eta Manuel Domingo Tisalema Panimbosak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2114758