244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Astraingo UE-A1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udaleko alkateak, 2021eko maiatzaren 10eko 136/21 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Astraingo UE-A1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua.

Argitara ematen da behin betiko onetsitako birpartzelazio proiektua, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.3. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2114896