244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak emateko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten 2021-2022 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 588519.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/588519).

Xedea: deialdi honen xedea eta helburua da dirulaguntzak ematea ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duten ekimenei sostengu eman nahian.

Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta Burlatan helbidea izanik hezkuntza lana sustatzen duten elkarteek, baldin eta baldintza orokorrak betetzen badituzte eta ez badute batere debekurik legeak ezartzen dituenetarik.

Epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdiaren iragarkitik. 2021-2022 ikasturtean Alkatetzak epeak luza ditzake, gerta litezkeen gorabeherengatik (COVID-19a).

Burlatan, 2021eko urriaren 4an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2114803