244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Artazuko Udalak, 2021eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Udalaren balorazio txostenaren berrikuspen prozedura hastea, balorazio txostenaren proiektua aurkeztuta.

2.–Balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzeari jarraipena egiteko eratzen den batzorde mistorako, udal ordezkari hauek proposatzea: Iñaki Arguiñano Azcona alkatea, eta Ainara Galdeano Andueza eta Marta Arguiñano Azcona zinegotziak.

3.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluak xedatutakoarekin. Proiektua aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan eta Artazuko Udalaren gardentasun-atarian, nahi duen orok egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, jendea hartzeko bulego orduetan edo erabilgarri dauden bide elektronikoak baliatuz.

Artazun, 2021eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2114476