244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Hirigintza-hitzarmena Trujal Sociedad Cooperativarekin, UD-16-B urbanizatzeko, Udal Planeko AR2-ko S4 Sektorean. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2021eko irailaren 23an, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, gero behin betiko onetsia, Osoko Bilkuraren uztailaren 15eko erabakiaren bidez, eta argitaratua 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ean, gauzatu daitezen UD-16-B urbanizatzeko lanak, Arroizko Udal Plan Orokorreko AR2-ko S4 Sektorean. Trujal Sociedad Cooperativari eta Arroizko Udalari dagokie sustatzea eta ordaintzea, biak baitira sektore horretako Borondatezko Birpartzelazio Batzordeko kide.

Hitzarmen horretan oinarrituta, aipatutako sozietateak Arroizko Udalaren esku utzi zituen proiektuaren idazketaren kontratazioa, obraren zuzendaritza, eta obra gauzatzea. Xedea da lan horiek guztiak sar daitezela Udalak sustatu dituen S6 sektoreko obren lizitazioaren eta kontratazioaren barnean, biak behar baitira aldi berean egin eta koordinatu.

Bestalde, hitzarmenaren eranskinak helburu du Trujal Mendia Sociedad Cooperativaren esku uztea S4 Sektoreko zati batean eginen diren lanen gauzatzea, zeinak ez baitira sartu S6 Sektorean egin beharreko lanen artean, Arroizko Udalari baitagokio horiek egitea.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2021eko irailaren 30ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2114482