244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Akats zuzenketa, Taxoareko 3. poligonoko 724. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenarena

2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an, argitaratu zen Taxoareko 3. poligonoko 724. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespena. Sustatzailea Luis Ganuza Rincón da.

Argitalpen horretan, honako hau esaten da: “Aranguren ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 18ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana Arangurengo katastroko 3. poligonoko 724. lurzatian, Luis Ganuza Rincón jaunak sustaturik.” Baina horrela behar du: “Arangurengo Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Taxoareko katastroko 3. poligonoko 724. lurzatian, Luis Ganuza Rinconek sustaturik”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mutiloan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2114596