244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Akats zuzenketa, Mutiloako 2. poligonoko 1989., 1990. eta 1991. lurzatien xehetasun-azterketaren behin betiko onespenarena

2021eko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an, argitaratu zen Mutiloako 2. poligonoko 1989., 1990. eta 1991. lurzatien xehetasun-azterketaren behin betiko onespena. Sustatzailea Inparteche SL da.

Argitalpen horretan, honako hau esaten da: “Aranguren Ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 18ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1989., 1990. eta 1991. lurzatiena, Inparteche SLk sustaturik”. Baina horrela behar du: “Arangurengo Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Mutiloako katastroko 2. poligonoko 1989., 1990. eta 1991. lurzatiena, Inparteche SLk sustaturik”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mutiloan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2114585