244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Deialdia, administratzaile lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zinegotzi ordezkariak 2021eko urriaren 4an emandako ebazpenaren bitartez, deialdi honetan onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen: deialdia, administratzaile lanpostuan (A maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko eta bestea aldi baterako kontratuarekin, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharrei erantzute aldera, zerrenda eratu eta ondoko bi urteetan. Deialdia eta haren oinarriak 2021eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 6an.

Deialdiaren IV. oinarriaren 2.1 apartatuarekin bat, zeinak ezartzen baitu ondoko hau:

“Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak dagokion ebazpena emanen du, onesteko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta www.tudela.es web helbidean. Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emanen zaizkio akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Izangairik baztertzen ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

1. Izangai bazterturik ez dagoenez, behin betiko zerrenda gisa onestea onartuen eta baztertuen zerrenda:

a) Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak:

Onartuak:

HERNANDEZ ORTIN JESÚS TEODORO

b) Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

CARBAJO SUTIL, MARIA CONCEPCIÓN

JALLE ALAIZA, CARLA

MURO GARCÍA, SANDRA

PALACIOS ALAVA, MARIO

REDAL GARCÍA, MARÍA PILAR

RUIZ REINALDOS, ANA

Baztertuak: inor ere ez.

2. Kalifikazio epaimahaian Tuterako Udaleko langileen ordezkari gisa arituko den kidea eta haren ordezkoa izendatzea:

Epaimahaikidea: José Miguel Catalán Ayuso, langileen ordezkaria, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatuta izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Ciordia Osta, langileen ordezkari gisa, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatuta.

3. Izangai onartuei adieraztea, ezen deialdiko lehenbiziko ariketa 2021eko azaroaren 5ean eginen dela, 09:00etan, Tuterako Rúa gizarte etxean (Tuterako Rúa kaleko 33. zenbakian).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalaren web orrian (www.tudela.es): deialdiaren iragarkian, “lan-eskaintzak” atalean.

Tuteran, 2021eko urriaren 4an.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

Iragarkiaren kodea: L2114532