244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

907E/2021 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 451E/2021 Ebazpenean onetsitako aurrekontu-kreditu baimenduen zenbatekoa aldatzen baita (ebazpen hartan deialdi hau onetsi zen: “2021eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza. Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua”).

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak, Hondakinen Funtsa arautzen duenak (Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko Foru Legearen 42. artikuluak ezarritakoarekin bat) ezartzen du Hondakinen Funtsa nola kudeatu, antolatu eta banatuko den. Foru Dekretu horretan Hondakinen Funtsaren banaketa onesteko prozedura ezartzen da, gaur gero egin izan dena; banaketa horren ondorioz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 16ko 27E/2021 Foru Agindua egin zen, Hondakinen Funtsaren banaketa, 2021. urtean, onesten duena. Foru agindu horretan, 2021erako Funtsaren banaketa ezartzeaz gain, jasotzen da, halaber, funtsa osatzen duten aurrekontuko partiden arteko diru-kopuruak lekualdatzeko aukera.

Bestetik, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 451E/2021 Ebazpenaren bidez, “2021eko Hondakinen funtsa. Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua” izeneko dirulaguntzaren deialdia onetsi zen. Deialdian dagozkion aurrekontu-kredituak onetsi ziren eta kreditu horietan aldaketak egitea baimendu zen, jasotako eskaeren arabera.

Deialdirako eskaerak aurkezteko epea uztailaren 26an amaitu zen. Eskaerak berrikusi eta laguntzak emateko irizpideak aplikatu ondotik, egiaztatu da eskaerek ez dutela partida arrunta agortzen eta inbertsioetarako partidak ez duela behar adinako krediturik. Kreditua agortzen ez duen partidako gehiegizko zenbatekoa behar adinako krediturik ez duen partidara lekualdatzeak deialdian aurkeztutako eskaera gehiagori erantzutea ahalbidetzen du.

2021eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 53. artikuluan baimena ematen da hondakinen funtsen arteko partidetan funts-mugimenduak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Jasotako eskaeren arabera aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 451E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako aurrekontu-kreditu baimenduen zenbatekoa; (ebazpen horretan deialdi hau onetsi zen: “2021eko Hondakinen Funtseko dirulaguntza. Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua”. 740001 -74100 -4701 -456200 partida: Suspertu plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak, 921.561,04 eurotan txikitzen da eta 740001-74100-7701-456202 partida: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak, 921.561,04 eurotan handitzen da; ondorioz, hauek dira partida bakoitzerako guztira baimendutako zenbatekoak:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

740001-74100-4701-456200: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak

2021

141.688,96

740001-74100-7701-456202: Suspertu Plana. Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak

2021

1.096.561,04

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal zaio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2114572