244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

113E/2021 EBAZPENA, urriaren 4koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdia behin betiko ebazten duena 2020-2021 ikasturterako.

Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 102E/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen 2020-2021 ikasturterako. Deialdia 2020ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28koan.

Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 77E/2021 Ebazpenaren bidez, (2020ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa), aipatu deialdia behin-behinekoz ebatzi zen eta bertan jasotako bekak eta laguntzak ordaintzeko agindu zen.

2020ko abuztuaren 23an, behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaerak aurkezteko epea bukatu zen.

Deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoa betetzeko asmoz, Unibertsitateko Zerbitzuak proposatu du deialdia behin betiko ebaztea, behin ebatziak daudela eskatzaileek aurkeztutako alegazioak eta ofizioz hasitakoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko bihurtzea ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotzen diren zerrendak, non agertzen baitira 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten ari diren ikasleei emandako eta ukatutako beka eta laguntzak. Zerrenda horiek aldatzen dituzte Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 77E/2021 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz onetsi zirenak.

2. I. eta II. eranskinak “Navarra.es” atarian argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Sarrigurenen, 2021eko urriaren 4an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2114558