244. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4273E/2021 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena otsailaren 5eko 47E/2021 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gasturako, zeina onetsi baitzen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetarako.

Otsailaren 5eko 47E/2021 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen, dirulaguntzak emateko Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan.

Kontuan hartuta 2021. urte osoan zehar 231 eskaera aurkeztu direla eta 61.000 euroko gastua egin dela, bidezkoa da laguntza horiek kudeatzeko baimendutako zenbatekoak ez baimentzea, era horretan beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Azaldutakoarekin bat, eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea honako partida honen gastuari, jarraian aipatzen den zenbatekoan:

–Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuotak ordainketa bakarrean ordaintzeko dirulaguntzak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatu beharrez 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez arautzen direnak. 100.000 euro “Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4809 241106 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko irailaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2114424