243. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

913E/2021 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Murchanteko Udal Planean “Abeltzaintzako instalazio berrietarako baimenak” emateari dagokion aldaketa bat egiteari buruz. Aldaketaren sustatzailea Murchanteko Udala da.

Murchanteko Udalak 2021eko ekainaren 30ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 2koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da La Torre alderdian, udalerriaren iparraldean, abeltzaintza intentsiboko instalazio berriak ezartzeko aukera ematea, justifikaturik dagoenean. Azterketaren esparrua Corellako El Villarretik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbideraino eta Murchanteko iraganbideraino iristen da, AP-68arekin bat egiten duen tokiraino, eta alderdi hauek hartzen ditu: La Nava, La Torre, Martiniega, El Dique, El Ablitero, La Cañada, Clavería, Campobajo eta Carrilabarca.

Esparru horretan abeltzaintzako instalazio berriak jartzeko aukerak baloratzeko azterketan kontuan hartu dira lur horietako errealitate fisikoa, ingurumen, nekazaritza eta kultur balioei dagokienez, egun dauden abeltzaintzako instalazioak, legeria sektoriala eta LAP5 Lurralde Antolamenduko Plana. Horren ondorioz, eta dagoen informazioa oinarri hartuta, proposatzen da Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriek ukitzen duten esparrua eguneratzea, eta kanpoan uzten diren lurrak ureztaketako lurzoru urbanizaezin izatea eta, beraz, abeltzaintza intentsiboko instalazioak eta energia berriztagarrietakoak baimentzen dituen araubide baten menpe gelditzea.

Ingurumeneko balioei dagokionez, sartzen da Pulguerko urmaelaren KBEko lurzoru urbanizaezina, ingurumen balioagatik babestu beharrekoa, BGLko eta estepako hegaztien babeserako eremuko ingurumen balioagatik babestu beharreko lurzorua izenekoaren ordez, eta, horrez gain, lurralde konektibitaterako ingurumen balioagatik babestu beharreko lurzorua ere sartzen da, eta ingurumen balioagatik gorde beharreko lurzoruari definizio berria ematen zaio, estepako faunarentzako intereseko eremua eta esparruan han-hemenka sakabanaturik dauden baso-lekune batzuk sartzeko.

La Torre alderdiaren antolamenduan nekazaritzako balioak islatzen dira, nagusi baitira esparru ia osoan, elementu interesgarri batzuekin, hala nola abelbideak, ondare arkeologikoa eta ingurumen balioa duen eremu bat mendebaldeko muturrean (AP-68aren ingurua, Lodosako Ubideraino), Tuterako udalerrian jarraipena duena. Aldaketaren arrazoia, gehienbat, planaren egokitzapena da, bai lur horietako errealitate fisikora bai plan sektorialek ekarritako aldaketetara; modu egokian biltzen ditu alderdiak ingurumen aldetik dituen balioak, eta, beraz, ez da ingurumenaren gaineko ukipen nabarmenik espero. Biodibertsitatearen Zerbitzuaren txostenak proposatzen du.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak ingurumen ebaluaziorako prozeduraren aldeko txostena eman du, baldintza batzuekin: larreetako eta sastraka motzeko eremu batzuk sartu beharko dira, Lodosako Ubidearen ingurunekoak, ingurumen balioagatik gorde beharreko lurzoru gisa, korridore biologikorako ahalmena sendotzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Murchanteko Udal Planean “Abeltzaintzako instalazio berrietarako baimenak” emateari dagokion aldaketa bat egiteari buruz, Murchanteko Udalak sustatua, eta ondorioztatzen da aldaketak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, baina baldintza hau bete beharko da:

–Aldaketak osatu beharko du ingurumen balioagatik gorde beharreko lurzorua, azpilurzati hauek gehituz: 1. poligonoko 228A, 229A, 230, 225, 224,215A, 76J, 224A, eta 252A, 253B, 262A, 264A, 629 eta 630.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Udalen Hirigintza Planeamendurako Atalari eta Murchanteko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2113915