243. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

911E/2021 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Untzitiko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak Zorokiaingo 6. poligonoko 7. lurzatiari eragiten dio, eta Ainara Moreno eta Javier Narvalaz Rodríguez dira sustatzaileak.

Untzitiko Udalak 2021eko ekainaren 10ean onetsi zuen, hasiera batez, aldaketa hori, eta jendaurrean jarri zuen iragarki bat argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 163. zenbakian, 2021eko uztailaren 14koan.

Aldaketaren xedea da Zorokiaingo hiri-lurzoruan sartzea 6. poligonoko 7. lurzati osoa, bertan familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko. Gaur egun, hiri-zati bat (7A azpilurzatia) eta lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako beste bat (7B azpilurzatia) ditu lurzatiak. Lurzatia bazterrekoa da, eta hirigunearen hegoaldean dago kokatua. Aurreko eraikin baten aurriak ditu, eta ez duenez ingurumen elementu aipagarririk, ez da aurreikusten ingurumenean eragin nabarmenik izanen duenik.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Untzitiko Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortuko ingurumenean. Aldaketak Zorokiaingo 6. poligonoko 7. lurzatiari eragiten dio, eta Ainara Moreno eta Javier Narvalaz Rodríguez dira sustatzaileak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Untzitiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2113918