243. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

910E/2021 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Beireko Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruz. Proiektua 5.1 EU handitzean datza, eta Escaleras Arizona SL da proiektuaren sustatzailea.

Beireko Udalak 2021eko maiatzaren 11n onetsi zuen, hasiera batez, aldaketa hori, eta jendaurrean jarri zuen iragarki bat argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 135. zenbakian, 2021eko ekainaren 10ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da hiri-lurzorua handitzea (5.1 EU unitatea), ondoko 493. lurzatia sartuta, eskailerak ekoizteko eta hiri-lurzatian kokatutako ekoizpen lineak antolatzeko behar diren materialak biltegiratzeko.

Aldaketak proposatzen du hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzea da 493. lurzatia. Proposamenak 5.1 UE berria egiteko ezinbesteko baldintza bat jasotzen du: Cardete kaleko zati bat urbanizatzea eta lehendik dagoen bidearekin lotzea. Bidearen ondoan, hego-ekialdeko mugan, berdegune bat egitea proposatzen da, 1. poligonoko 494. lurzatia eta 496. lurzatiaren zati bat hartuko dituena (guztira, 678 m²).

Hiri-lurzoruaren handitzeak elkarren ondoan dauden lursailetaraino iristen dira –gehienbat lehorrekoak dira–, eta horietan ez da identifikatzen ingurumen balio nabarmeneko elementurik edo eremurik; beraz, ez da aurreikusten ingurumen eraginik. Ingurumen dokumentu estrategikoak bateragarritzat jotzen du ingurumen eragina.

Biodibertsitatearen Zerbitzuaren ustez, plangintzaren fase honetan, eremuaren urbanizazioan paisaia integratzeko neurri lotesleak sartzea komeni da. Hori dela eta, berdegunean zuhaitzak eta zuhaixkak landatzea proposatzen da, eta aldaketaren eremuan bertan lurren konpentsazioa maximizatzea. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Beireko Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean eta ez baitu aldatzen Beireko lurralde antolamenduaren eredua. Proiektua 5.1 EU handitzean datza, eta Escaleras Arizona SL da proiektuaren sustatzailea.

2. Udal Planaren Aldaketak determinazio lotesle gisa sartuko du 5.1 UE hirigintza fitxan honako hau: berdegunea landatzea eta lur mugimendua minimizatzea, jarduketa eremuan bertan konpentsatuta.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Beireko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2113919