242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

171C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako ile-apaindegien sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioaren testua (kode zenbakia: 31005805011985), erregistro honetan 2021eko uztailaren 5ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta ordezkaritza sindikalak 2021eko ekainaren 10ean izenpetua, eta 2021eko abuztuaren 17an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Xedatzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioaren akta (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2113150