242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

Ordenantza, arte eta artisautzako lan kolaboratiborako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Andia Mankomunitateak, 2021eko irailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Ordenantza, arte eta artisautzako lan kolaboratiborako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena”, espedientean jasotako testuaren arabera.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aritzalan (Deierri), 2021eko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2114396