242. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2022rako

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, jarraian ageri den erabakia hartu zuen.

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Karga-tasa ezartzea lurraren kontribuziorako: %0,247. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2021eko urriaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2114496